BIDEAN da abeslari baxenabartar Anne Etchegoyen-ek sortu duen telebista saioaren izenburua.
Saio honetan, Annek par Euskal Herritik Hegoaldera bidaiatzen du, Euskal Herriari bizia eman dioten pertsonak ezagutzeko: artistak, sukaldariak, gizarte eragileak, artisauak, kirolariak.. Topaketa hunkigarriak, transmisioa eta partekatzea istorioaren bihotzean direlarik. Abentura horiek inspirazio iturri izan dira abeslariarentzat, eta berriz hartu du kontzertu bidea: giro hurbil eta beroetan, jendearen ondo ondoan, bere ahotsa inoiz baino askeago entzunen da. Hori da BIDEAN kontzertuaren ideia.